Duela hiru urteko Ekainean Xabi, Webo eta hirurok "Ibon de Ip"-en egon ginen bi egun pasatzen.
Lehenengo egunean kotxea Canfrancen utzi eta iboneraino igo ginen.
 |
| Webo Kranpoik jartzen |
Ailegatzerakoan zerbait jan genuen eta jarraian "Pala de Ip" igo genuen. Igoera honetan kranpoiak erabili genituen, baina bakarrik pala egiterako garaian. Jeitsi eta gero lakutxoaren ondoan dagoen refugioan afaria prestatu eta lo egin genuen.
 |
| Xabi kranpoiak jartzen |
 |
| Webo eta Xabi "Pala de Ip-en" |
 |
| Collaradara igotzen |
Bigarren egunean goiz esnatu eta "Collarada" famatua igotzen hasi ginen. Honetan ez genituen kranpoiak erabili nahiz eta elur gainetik ibili ia lehen zati guztia. Ipetik oso igoera polita dauka mendi honek lakuak sortzen duen zirkua ikusten duzulako gero eta altuera gehiagotik. Hala ere zati batzutan harri solte asko aurkitu genituen eta kontuz ibili behar izan genuen bata besteari harririk ez botatzeko. Beherako bidea oso dibertigarria izan zen. Pioleta erabilita ia igoera guztia irristaka jeitsi genuen refugioaraino.
 |
| Collaradako tontorrean |
Azkenik, lakutxotik Canfrancerako bidea hartu genuen. Behin han, hankak eta oinak akituta genituela, ura edan, pixka bat garbitu, pote bat hartu hango taberna batean... eta etxerako bidea hartu genuen.
 |
| Ip-eko lakua eta zirkua Collaradatik |